Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamabi taldetako ume dantzariak datoz domekan Oñatira

Dokumentuaren akzioak

Hamabi taldetako ume dantzariak datoz domekan Oñatira

Egilea
Oihana Elorza Gorostiza
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2023/09/15
Lotura
Goiena
Joan den urteko Haurren Eguna.

Haurren Egunaren 51. ospakizun festa egingo da domekan Oñatin. Etxeko dantzari gaztetxoak ez ezik, Euskal Herriko beste hamaika taldetakoak ere parte hartuko dute.

Guztira 554 bat dantzari eta beste 150 arduradun, musikariak barne, elkartuko dira herrian. 10:15ak aldera hasiko dira dantzariak Oñatira iristen eta 11:45ean ongietorria egingo die guztiei aurtengo alkate txikiak, Erlantz Alberdi Elorzak. Kaleetan barrena sakabanatuko dira dantzak egiteko goizean, eta arratsaldean, alardean arituko dira berriz, plazan, 17:15ean. Umeek etxeetan bazkalduko dute eta arduradunek herriko lau elkartetan banatuta.

Haurren Egunean parte hartuko duten dantzari taldeak dira: Oñatz (Oñati), Elai Alai (Gernika), Lore Gazteak (Arrasate), Korosti (Legazpi), Ibai Ega (Lizarra), Oinarin (Antzuola), Berriztasuna (Portugalete), Aurtzaka (Beasain), Leizarra (Aretxabaleta), Jalgi (Zarautz), Urrats (Soraluze) eta Txikitxu (Arrasate).

Dokumentuaren akzioak