Dokumentuaren akzioak
Hamabi partaide izango ditu Euskadiko 27. Aurresku Txapeletak
Aurtengo norgehiagoka larunbatean jokatuko da 19.00etan Pasai Donibaneko kiroldegian
Aritz Iglesias, Iñigo Iraola, Iker Larunbe, Eñaut Fernandez, Jon Ibarguren, Imanol Etxebeste, Iñigo Oiarbide, Ione Vazquez, Jokin Oria, Beñat Olaizola, Eñaut Auzmendi eta Aritz Salamanca dantzariak izango dira lehian taula gainean.
Ormatxulo soinu zaharra , Eskua aldatzeko soinua (alpargata), Kontrapasa (Agurra) eta Aurkez aurke dantzatu beharko dituzte parte hartzaileek, ez , ordea, Zortzikoa . Azken hori, aurreko dantzetan puntuazio altuena lortu duten sei dantzariek besterik ez dute eskainiko, hau da, sei sari nagusiak lor-tzeko aukera dutenek.
Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak aditzera eman duenez, "aurten eszenografia zaindua eta landutakoa izateaz gain, txapelketan eskaintzen diren dantzei plazako giroa ahal den neurrian eman zaie".
Biltzarrak azaldu duenez, parte-hartzaileak soka batetik irten eta dantza eskaini behar izango dute eta, Aurkez aurke ren kasuan, aurrez aurre bi dantzari lehiatuko dira batera. Iazko irabazlea, Ibon Huarte, ez da arituko aurten, Kuka taldearekin Valladoliden dagoelako.
Ibon Huarte, iazko irabazlea, txapelketako trofeoarekin.argazkia: Iker Azurmendi
Dokumentuaren akzioak