Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamabi estreinaldi, BAD antzerki eta dantza jaialdiaren 13. edizioan

Dokumentuaren akzioak

Hamabi estreinaldi, BAD antzerki eta dantza jaialdiaren 13. edizioan

Komunikabidea
Eitb Kultura
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2011/09/26
Lotura
Eitb Kultura

Urriaren 28tik azaroaren 6ra bitartean egingo dute BAD Antzerki eta Dantza garaikidearen Bilboko jaialdia. 13. edizio honek erabateko 12 estreinaldi ekarriko ditu Bizkaiko hiriburura, eta Angels Margarit dantzaria bertan izango da. 2010ean Dantza Sari Nazionala irabazi zuen Margaritek.

Guztira, 21 talde izango dira BAD 2011 jaialdian, eta taularatuko dituzten ikuskizunen artean 12 dira erabateko estreinaldiak. Beste bost ikuskizun lehen aldiz eskainiko dira Euskadin, eta bi Estatu mailako estreinaldiak izango dira. Aipatzekoa da 'Le tango du cheval' Salia Ni Seydu konpainiak Bilbora ekarriko duen dantza ikuskizuna, zaldien munduan oinarrituta. Estatuan lehen aldiz egongo da berori ikusteko aukera.

Arkadi Zaides Israelen bizi den koreografo sobietar ohiaren 'Quiet' dantza ikuskizuna ere estreinaldietako bat izango da, eta Henrik Kaalund dantzari eta koreografoak 'Dreame' ekarriko du Bilbora.

Aurreko edizioetako hamabi eszenatokiekin batera, beste hainbat espazio berri ere izango dira aurten: Alondegia, EHUko paraninfoa, 6. Pabilioia, Euskalduna Ontziolaren lurrak izandakoak, Vista Alegre zezen plaza ('Itineris Apur BAD' ikuskizunaren egoitza izango da hau), eta aurtengo edizioan laguntzaile berezia izango den Miró hotela. Bertan arituko da Angels Margarit dantzari eta koreografo katalana, 'Miro 83. Solo para habitación' ikuskizunarekin.

Bilboko azken urteetako historiaren inguruko soinu eta bideo artxibo asko eta asko bildu ondoren, 'Tan sólo un trozo de historia que se repite' ikuskizuna sortu dute Mike Brooks (Ingalaterra, 1965) eta Rosa Casado (Madril, 1971) artistek. Ikuskizuna Euskalduna kaian estreinatuko da, ontziola zegoen tokian.

 

 

Dokumentuaren akzioak