Dokumentuaren akzioak
Hamabi dantzari lehiatuko dira gaur Irungo Gipuzkoar Erako X. Aurresku Txapelketan
Sari nagusiaz gain, Publikoaren Sari Nagusia ere izango da jokoan
Saioa 17:00etan hasiko da, finalerdiarekin, eta ondoren, 18:00etatik aurrera, finala izango da jokoan. Epaimahaia Xabier Mendizabal Gipuzkoako Euskal dantzarien Biltzarreko lehendakariak, Jose Luis Vallejo Euskal Dantzarien Biltzarreko partaide eta Udaberri dantza taldeko partaide ohiak eta Monica Bañales Euskal Dantzarien Biltzarreko idazkariak osatuko dute.
Sarrera doan izango da, eta aurten, aurreneko aldiz, ikusleek botoa emateko aukera izango dute, ez txapelketa nork irabaziko duen erabakitzeko, baina bai Publikoaren Sari Berezia nork eskuratuko duen erabakitzeko.
Hamargarren ekitaldia du aurtengoa Irungo Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketak. Lehen lau ekitaldietan Ramon Sanchez izan zen garaile.
Dokumentuaren akzioak