Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamabi bikotek hartuko dute parte 33. Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamabi bikotek hartuko dute parte 33. Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Egilea
C. Tapia
Komunikabidea
Diario de Noticias
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/10/07

Asteburu honetan, 18.00etatik aintzinera, egingo da 33. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Aurten hamabi bikote arituko dira Segurako Baratza pilotalekuan: zazpi gipuzkoarrak, bi bizkaitarrak eta hiru arabarrak. Lehenengo aldiz, bi emakumek osatuko dute bikote bat (Olabarriko Ana eta Marta Ruíz de Austri ahizpak). Giuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente Xabier Mendizabalen hitzetan, "normaltasunez hartzea nahi genuke". "Duela 50 urte horrela dantzatzen zen txapelketetan. Ez da gauza berria", gaineratu zuen José Antonio Atxukarrok, Biltzarreko koordinatzaileak.

Iaz irabazi zuen bikoteak ez du parte hartuko aurten kanpoan egongo direlako dantzatzen baina hala ere, antolatzaileek "maila altuko" lehiaketa izango zela azpimarratu zuten.

sariak Epaimahikideek hiru irizpide izango dituzte buruan: "ejekuzioa, bikote eta publikoaren arteko komunikazioa eta pausoen zailtasuna", adierazi zuen Mendizabalek. Baldintza hauek bete ezgero saria eskuratuko dute: Nestor Basterretxearen eskultura bat, 700 euro eta oroigarri bat (1. saria), 500 euro eta oroigarria (2. saria) eta 400 euro eta oroigarria (3. saria).

Basterretxeak zazpi trofeo egin ditu eta horregatik omenaldi "txiki" bat egingo diotela iragarri zuen Segurako alkateak, María Isabel Telleriak.

Duela urte batzuk bezala lehiaketa ETB-1 ek eskainiko du igandean 23.00etan eta aurten ere Izaro Iraetak eta Imanol Artolak aurkeztuko dute. "Zerbait beroa eta modernoa eskaini nahi dugu", azaldu zuen Iraetak. Gainera, Agustín Ezenarrok asteburuko protagonistak, dantzariak, elkarrizketatuko ditu.

Imagen ampliada

Antolatzaileak.Foto: javi colmenero

Dokumentuaren akzioak