Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamabi bikote nor baino nor gehiago Euskal Herriko 30. Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamabi bikote nor baino nor gehiago Euskal Herriko 30. Dantza Txapelketan

Seguran izango da, eta parte-hartzaileek fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dituzte

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2006/06/13
Aurten, hamabi bikote aukeratu dituzte. Bergara, Sestao, Arama, Lazkao, Asteasu, Hernani, Errenteria, Donostia, Pasaia eta Azkoititik heldu dira. Proba fandangoa eta arin-arina dantzatzea izango da. Fandangoa txistuz eta arin-arina trikitiaz. Epaimahaian Joxe Juan Ugalde, Karlos Sarriegi, Rafa Salaberria, Jose Antonio Atxukarro eta Gabriel Alonso izango dira.

Antolatzaileen esanetan, oso bikote onak dira denak. Ikuskizuna ere hala nahi, eta txapelketa Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute. Emanaldia osatzeko, saioaren atsedenaldian, Iñaki Telleria eta Joxe Juan Ugaldek zuzendutako Ziklus Dantz ikuskizuna eskainiko dute. Dantzako urrats tradizionalak perkusioari eta musika tresna tradizionalei uztartuta egindako ikuskizuna da hori. Hau da, Euskal Herriko hainbat lurraldetako dantza urratsak -esaterako, aurreskua, sueltoa, banakoa eta Otsagabiako jota- perkusioarekin, txistuarekin, dultzainarekin, albokarekin eta trikitiarekin dantzatuak. Oinarria, ikuskizunaren lokarria nolabait, perkusioa izango dela aurreratu dute taldekoek.

«Beste hitz batzuetan esanda, betiko dantza ziklo berri batean sartzeko ahalegina da». Musikariak, Ziklus perkusio taldekoez gain, Estanis Karrera txistularia, Jon Galarraga eta Manu Beltran -dultzaina eta alboka-, Joseba Iparragairre eta Ander San Jose dira.

HOGEITA HAMAR URTEKO HISTORIA. Dantza Txapelketa 1977an egin zen lehen aldiz, Guillermo Areizaga Segurako alkate zenak sortuta. Orduz geroztik Goierriko herri horretan egiten da.

Orain arteko txapeldun guztiak gipuzkoarrak izan dira, eta txapelketa bera herrialde horretan dago sustraituta. Berrogei bat lehiaketa egiten dira bertan. Gainontzeko lurraldeetan, dozena bat baino ez.

Dokumentuaren akzioak