Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamabi bikote arituko dira igandean Segurako Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamabi bikote arituko dira igandean Segurako Dantza Txapelketan

Gipuzkoako zortzi bikotek hartuko dute parte etb-1ean ikusgai egongo den saioan

Datorren igandean jokatuko dute Seguran XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Hamabi bikote arituko dira nor baino nor oholtza gainean. Ohikoa denez, bakoitzak fandangoa txistuz eta arin-arina trikitiaz dantzatuko du. Ixilkara txistulari taldeak fandangoa joko du eta arin-arina, berriz, Joseba Iparragirrek eta Ander San Josek.
Egilea
N.G.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2012/11/11
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoatik zortzi bikotek hartuko dute parte. Hiru bikote Azpeititik: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, eta Jon Ibarguren eta Idoia Besada. Bi bikote Oiar-tzundik: Xanti Leonet eta Izar Etxeberria, eta Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero. Beste herrietatik bikote bana: Amasa-Zizurkildik Beñat Monfort eta Naiara Larrañanaga, Villabonatik Iker Sanz eta Lierni Kamio, eta Ibarratik Maria Camarero eta Goretti Galarraga. Emanaladia zuzenan ikusi ahal izango da eitb.com webgunean eta egunean bertan eskainiko da ETB-1ean, gaueko 21.45ean.

Txapelketa atzo aurkeztu zuten Miramonen.

Txapelketa atzo aurkeztu zuten Miramonen.

Dokumentuaren akzioak