Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Halloween, euskal festa

Dokumentuaren akzioak

Halloween, euskal festa

Bihar izango da Arimen gaua ala Gau beltza. Izugarri zabaldu da festa hau munduan, baina gurean ere ospatzen al da?
Egilea
Ane Urrutikoetxea
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Erreportajea
Data
2020/10/30
Lotura
Gaztezulo

 

Halloween, euskal festa

Urriaren 31ko ilunabarrean oraindik ere txundituta irekitzen dugu etxeko atea mozorrotutako haurrek "saria ala ziria!" oihukatzen diguten bitartean. Goxokirik ere ez dugu izaten gutako gehienok, eta horiek "estatu batuetatik etorritako modak" direla erantzuten diegu atea berriro itxiz. Baina, benetan ote de Halloween horren arrotza Euskal Herrian?

Azaroaren 1ean Domu Santu egunean kanposantura joan hildako senideen hilobiak bisitatzea ohitura da Euskal Herrian, eta bezperako gauean ere baziren hainbat errito eta ohitura, AEBetatik etorritako Halloween horren antz dezente dutenak. Duela urte batzuk argitu genuen moduan, Dantzan atariko idazle Oier Araolazak ikerketa egin zuen duela urte batzuk, eta gauza harrigarri bat topatu zuen; gure aiton-amonek kalabazak husten zituzten, ondoren barruan kandelak sartu, eta bidean jarrita, jendea beldurtzeko (It: dantzan.eus). Beraz, Araolazaren esanetan, Halloween ez da ohitura arrotz eta ezezagun bat guretzat. Oraindik ez diguzula sinisten? Ez galdu Oier Araolazak Eibar.org atarian idatzitako beste sarrera hau: Halloween Resurrection 2012: Halloween euskal festa bat da (IV).

Eta ez hori bakarrik; Ahotsak atariak ere duela urte batzuk honako erreportajea grabatu zuen, informazio hau bilduz: "Gaur egungo gehienontzat harrigarria bada ere, 1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen, gure nagusiei egindako elkarrizketetan makina bat aldiz entzun dugunez. Hona hemen lekukotasunetako batzuk, Orion, Bermeon, Urnietan, Oñatin eta Elduainen jasotakoak":

Jakin Gau Beltza ganoraz ospatzekotan bazabiltzate ezin duzuela gaubeltza.eus ataria bisitatzeari utzi; bertan topatuko dituzue urteko gaurik misteriotsuenaz gozatzeko gomendioak, ohituren inguruko jatorria, dokumentala eta bestelakoak. Bereziki gomendagarria dira atariak gomendatzen dituen ekintzak, besteak beste, eske erronda, mozorro eta makilaje tailerra, kalabaza tailerra, Gaztainerre... Bestalde, gaiaren inguruan sakondu nahi baduzue, ez galdu dokumentala!

 

Dokumentuaren akzioak