Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hainbat dantzari bilduko ditu Kabelintaxe egunak

Dokumentuaren akzioak

Hainbat dantzari bilduko ditu Kabelintaxe egunak

Domekan ospatuko du eguna Nabarniz-Ereñoko dantza taldeak. Ibarrangelu, Foru eta Gernika-Lumoko dantzariek ere parte hartuko dute emanaldian

Egilea
Oihana Cabello
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/03/18
Lotura
Busturialdeko Hitza

Kabelinatxe eguna ospatuko dute domeka honetan, Nabarnizen. Ereño eta Nabarnizeko dantzariak biltzen dituen taldeak dantza saioa antolatzen du urtero, eta, horretara inguruko herrietako dantza taldeak ere gonbidatzen ditu.

Aurten Foruko Urdaibai, Ibarrangeluko Lorea eta Gernika-Lumoko Elai-Alai taldeetako dantzari txikiak izango dira Kabelinatxekoekin batera; eta Gernika-Lumoko Gazteak kultur taldeko txistulari eta gaiteruek ere parte hartuko dute.

Dantza saioa 12:00etan hasiko da, frontoian. Ostean, trikipoteoa eta zozketa egingo dituzte.

Dokumentuaren akzioak