Elirale-Pantxika Telleria konpainiak, aurkeztuko du dohainik, Urria Arrosaren kari, Sor Egin dantza proiektua, urriaren 19 eta 20an, Larreko kultur gunean. Aurkezpen honen aitzinetik tailer ainitz eramanak izan dira, egitasmoaren gauzatzeko.
Mutxikoen aurtengo azken saioa ere iraganen da urriaren 20an, igandean 11:00etatik 12:30era Xan Ithourria plazan.
Katalina Gommesek antolatu koreografiekin, Nesk à Paillettes elkartearen aldeko ekimena iraganen da Larrekon, urriaren 20an, igandean, 19:00etan. Flamenkoek Espainiako dantzen aukera berri bat aurkeztuko dute, flamenkoa, folklorea eta espainiak dantza klasikoa nahastuz. Prezioa 12 euro; 3-12 urtekoek 6 euro. Erreserba: Nesk à Paillettes eta las Flamencas webguneetan, baita lekuan bertan.