Euri zaparradek ez zuten Amurrioko Euskal Jaia gelditu atzo. Egun osoko egitaraua antolatu zuen Aiara Dantza Taldeak, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean. 40 urte bete ditu aurten dantza taldeak, eta hori ospatzeko baliatu zuten atzoko eguna. Ildo horretan, eguerdian eginiko emanaldia izan zen ekitaldirik esanguratsuena, taldeko egungo kideak eta partaide historikoak aritu baitziren dantzan.
Arratsaldean, aldiz, parkera mugitu zen giroa. Bertan jarritako karpan egin zuten herri bazkaria, eta Belgorri taldea eta Oxabi erromeria arduratu ziren iluntzea girotzeaz.
Argazkiak: Txabi Alvarado eta Josu Arrieta