Dokumentuaren akzioak
Hainbat belaunalditako auzokideek Dantzari-dantza parekidea dantzatu dute Amatzan
Emozioz betetako dantza saioarekin ekin diete jaiei Amatzan. Hainbat belaunalditako auzokideek Dantzari-dantza parekidea dantzatu dute. Emakume eta gizon. Gazte eta heldu. Ondoren, III. Trikitixa jaialdiak hainbat lagun batu ditu.
Jaietan auzokideek dantza egitea tradizioa dute Amatzan. Aurtengoan, baina, saio berezia prestatu dute. Hainbat belaunalditako auzokideek, gehienak dantzariak izan ez arren, Dantzari-dantza ikasi dute auzoan erakustaldia egiteko. Eta Dantzari-dantza parekidea egitea erabaki dute. Gazteenak 8 urte ditu, eta Agintariena dantzatu duen zaharrenak 85. Tradizioak sasoi berrietara egokitu daitezkeen seinale izan da. Agintariena, zortzinangoa, ezpata txiki, banangoa, binangoa eta txontxongilo dantzatu dituzte. Gaurkoa entsegua izan da, domekako saioaren prestaketa.
Ondoren, azken bi urteetan egin duten bezala, Amatzako III. Trikitixa Jaialdia ospatu dute. Sei bikote gonbidatu dituzte jaialdian jotzera: Leire Zumeta eta Amaia Arza, Zabaleta anaiak, Lohitzune Berasategi eta Eneko Dorronsoro, Laja eta Landakanda, Zabaleta eta Motriku eta Eneritz eta Ainhoa.
Dokumentuaren akzioak