Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Habanerek girotu dute Santioetako gaurik bereziena

Dokumentuaren akzioak

Habanerek girotu dute Santioetako gaurik bereziena

Eserleku bat ere ez zuten libre utzi kantu eta dantza emanaldiaz gozatzera hurbildu zirenek. Leporaino zegoen Santiago plaza.
Egilea
Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Erreportajea
Data
2022/07/11
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Abesbatzak eta dantzariek plaza bete zuten atzo gauean.

Atzoko 22:30ean hasi zen urteroko Habaneren ekitaldia, Donibaneko Santioetako gaurik berezienetakoa. Zenbait eserleku jarri zituzten antolatzaileek Santiago plazaren inguruan, eta bat bera ere ez zuten hutsik utzi bizilagunek. Leporaino zegoen.

Ikusi ez ezik, koruarekin abestu ere egin zuten ikusleetako askok. Baita musikaren erritmora txalotu, irrintzi aski bota, eta dantzatu ere animatuenek. Bi urteko hutsuneak gogoz zituen sanjuandarrak, eta plaza aurreko urteetan baino ilunagoa egon bazen ere, argitzea lortu zuten dantzari eta abeslariek.

Horra hor hainbat argazki:

 

 

Dokumentuaren akzioak