Dokumentuaren akzioak
Haatik dantza konpainia, maiatzaren 2an, Amaian
'Ilargiaren malkoa' lana aurkeztuko dute
Haatik dantza konpainiak Ilargiaren malkoa ikuskizuna aurkeztuko du maiatzaren 2an, Amaia Kultur Zentroan. 20:00etan hasiko da emanaldia. Hiru zati ditu ikuskizunak: lehena Vitali Safronkine koreografo eta dantzariak euskal dantzari baten gainean egindakoa da, bigarrena Antxoko Luzuriagan oinarritua, eta hirugarrena Aiert Beobidek egina da, Mikel Laboaren lanean oinarrituta.
Sarreren prezio orokorra 7,10 eurokoa da. Horiek Amaian bertan egunean, edo aldez aurretik eros daitezke.
Dokumentuaren akzioak