Dokumentuaren akzioak
Haatik Dantza eta Traversée konpainien obrak, bihar ikusgai
Bihar, Andoaingo Bastero Kulturgunean eta XI. Dantza Zirkuituaren barruan, Haatik Dantza konpainiak Ilargiaren Malkoa ikuskizuna aurkeztuko du. Beste aldetik, Traversée Konpainiak Auzokoak ikuskizuna aurkeztuko du bihar, Berrizko Kultur Etxean.
Haatik Dantza konpainiak hiru sorkuntza-lan biltzen ditu Ilargiaren Malkoa lanean. Lehenengoa euskal dantzan eta musikan oinarritzen da, eta Mikel Laboa ardatza da. Bigarrenean konpainiak artelan bat sortuko du bideo-dantza gisa. Eta hirugarrenean guztiz desberdina den dantza-estilo bat jorratzen da, Vitali Safronkineren koreografoarekin.
Berrizen, Traversée Konpainiak antzezle bat eta dantzari batentzako lana aurkeztu du Auzokoak izenekoan. Battit eta Luzia bi auzokide dira. hala-moduzko harremana dute baian euren arteko tentsioa gora do, baina ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko ditu.
Dokumentuaren akzioak