Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Guztien integrazioa bilatu nahi du Verdini konpainiak dantzaren bidez

Dokumentuaren akzioak

Guztien integrazioa bilatu nahi du Verdini konpainiak dantzaren bidez

Euskararen eta adimen urritasunaren eguna zela eta, entsegu irekia eskeini zuen atzo taldeak

Euskararen eguna eta ahalmen urritasunaren eguna data berberean ospatzen dira. Horregatik, Verdini Dantza taldearentzat saio berezi bat egiteko egun paregabea izan zen atzokoa. Izan ere, bere dantzarien artean adimen urritasuna duten pertsonak dituen Euskadiko lehen dantza taldea da eta, gainera, euskarari garrantzi handia ematen diote.
Egilea
M.E.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2013/12/04
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Ospakizuna izateaz gain, aldarrikapen eguna ere izan zen atzokoa, euskarak eta adimen urritasuna duten pertsonen trabak arintzeko gogor egin behar baita lan. Dantzaren bidezko integrazioa da haien formula. Hori guztia jendeari erakusteko, atzo, arratsaldeko 20.00etan, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan entsegu irekia antolatu zuten, beren egunerokotasunean nola egiten duten lan erakusteko, ahalegin handia baita taldeko neska-mutilentzat. Dastatu gure dantza izena du taldearen ikuskizun berriak, atzo jendaurrean taularatutakoa.

Bertan, lehenengoz, proiektu honekin kolaboratzen duen Ain-tzane Gamizek, "euskarak eta adimen urritasuna dutenek jendearen bihotzetara iristeko, lan handia" egin behar dutela adierazi zuen. Horren ondoren, Donostiako dan-tza talde honen ohiko entsegu bat ikusteko aukera izan zuten bertara inguratutakoek, eta azkenik, emanaldi batetaz gozatzeko aukera ere izan zuten, Dastatu gure dantza ikuskizuna, hain zuzen ere. Sarrera doakoa zen, eta hasiera baino hiru ordu lehenago hasi ziren gonbidapenak banatzen antzokiko lehiatiletan.

Horretaz gain, Agurtzane Verdini taldeko koreografoak beti euskarazko abestiak aukeratzen dituztela nabarmendu zuen: euskara bultza-tzen dute euskal kultura babesteko eta gainera, koreografia "emozionalak egiteko" primerakoa irudi-tzen zaielako musika mota hau.

Etorkizunari begira, etengabe proiektu desberdinetan sartuta dabiltzala adierazi zuen Verdinik, eta hurrengo martxorako jada Victoria Eugenia antzokian hitzordu bat dutela aurreratu zuen. Abenduaren 3a alde batera utzi eta beti bezala lanean jarraituko dute orain.

Verdini Dantza Taldeko kide batzuk, atzo Donostian.

Verdini Dantza Taldeko kide batzuk, atzo Donostian. (Javi Colmenero)

Dokumentuaren akzioak