Dokumentuaren akzioak
Gurutz Oiartzabalena da Alkartasunaren 50. urteurrenaren irudia
Epaimahaiko kide Alkartasunako dantzari izandakoak, egungoak, eta Juanba Berasategi marrazkilaria izan dira. 20 lanen artean egin behar izan dute aukeraketa, eta Eneko Lillyk atzoko agerraldian jakinarazi zuen irabazletzat eman dutela lan “indartsu eta ausartena”. Gainera, iragarri zuen datorren urtean zehar, Alkartasunaren 50 urteak beteko diren urtean, maiz ikusi ahalko dela irudia. Egitarau mamitsua prestatzen ari dira dantzariak mende erdia beteko dutelako.
Gurutz Oiartzabal, nola ez, pozik mintzo zen. Sortzailearen arabera, lan tradizionala egin du, “Alkartasunaren oinarria dantza tradizionala delako”, eta gisa horretako logotipo bat egiterako orduan “mugak” daudela onartu arren, Oiartzabalek esan du bere lanean iradoki egiten dela Alkartasunak 50 urte beteko dituela. Alta, kontziente da urtebetez bere lana Antxoko txoko guztietan ikusiko dela, baina horrek izutzenez duela nabarmendu du.
Gurutz Oiartzabal (eskuinean), Alkartasunako Eneko Lillyrekin
Dokumentuaren akzioak