Dokumentuaren akzioak
Gureak Egin sortu da, Iruñerriko gazteei zuzendutako kultur laborategia
Gureak Egin, euskaraz jardungo duen 15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu da Iruñean. Antolatzaileek argitu moduan, "gertuko kultur errealitatean oinarria izanen duen eskola, esperientzia bakar eta berezia" izanen da mintegia. Urriaren 15ean hasi eta maiatzaren 27ra arte luzatuko da, eta izen-ematea dagoeneko irekita dago gureakegin.eus webgunean (urriaren 13a arte). "Kultura euskaraz sortu eta ematen duten kultur adierazpideetara gerturatzea" izanen du helburu, "inguratzen dituen errealitatea eta bizi diren testuinguruan arreta nabarmena jarriz".
Laborategiko programa Oier Zuñiga aktoreak, Ion Celestino musikariak eta Aritz Ibañez dantzariak gidatuko dute, eta tartean Iruñerriko unibertso kulturalean mugitzen diren hainbat eragileren parte-hartzea ere egonen da: Beñat Rodrigo musikaria (Chill Mafia), Oihan Indart dantzaria, Albina Stardust drag queena, Nerea Eugi eta Itxaso Martinez (Martxoak 8-ko sokadantza), Iruñeko inauteri euskaldunetako Iruinkokoa, Claudia Rodriguez eta Idoia Tapia musikariak, Habia musika taldeko kideak eta Jon Ander Urresti an-tzerkigilea.
- Datak eta ordutegia. Urriaren 15etik maiatzaren 27ra. Ostiralero, 16:30etik 18:30era.
- Non. Juslarotxako Civivoxean, Gazteriaren Etxean eta San Frantziskoko eskoletan.
- Izen-ematea. Urriaren 13a arte, www.gureakegin.eus-en.
Dokumentuaren akzioak