Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gureak egin: Iruñerriko gazteentzako kultur laborategia, abian

Dokumentuaren akzioak

Gureak egin: Iruñerriko gazteentzako kultur laborategia, abian

Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2021/09/14
Lotura
Euskalerria Irratia

Gureak egin: Iruñerriko gazteentzako kultur laborategia, abian

Iruñerriko hainbat sortzaile handi elkartu dira, musikariak, dantzariak, aktoreak, gazteei kultur sorkuntzarako eta transmisiorako laborategia eskaintzeko.

Gureak egin gazteentzako kultur laborategia aurkeztu zuten atzo sare sozialetan. Berehala oihartzun handia lortu du Iruñerriko txiolarien artean, besteak beste, ekimenaren gibelean sortzaile handiak daudelako: Jon Zelestino musikaria, Oier Zuñiga aktorea eta Aritz Ibañez dantzaria.

Hirurak, bidenabar esanda, etxe honetako kolaboratzaileak, egun edo iraganean.

Hirurok bultzatzaile nagusiak izanda, sortzaile gehiago dituzte inguruan. Besteak beste, Beñat Rodrigo Kiliki Fresko Chill Mafiako kidea; Lorea Alsa, Claudia Rodriguez eta Idoia Tapia musikariak; eta Albina Stardust drag queena.

Bada euskaraz jardungo duen 15 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduriko kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia da eskaintzen dutena.

Asmoa ez da aisialdi eskaintza hutsal bat egitea, haragoko helburua dute. Praktika sortzaile edo artistikoak eginez, bertako kultur adierazle eta espresioekin lotuneak eraiki eta eredu propioak sortzea. 

Laborategia ostiraletan eginen dute, arratsaldeko lau eta erdietatik sei eta erdietara. Urriaren 15etik maiatzaren 27ra. Eta matrikula zabalik da gaurtik eta urriaren 13ra arte.  

Informazio gehiago, gureakegin.eus atarian.

Sasoi ederra, Iruñerrian gazte izateko.

Dokumentuaren akzioak