Gure Txokoa dantza taldearentzat egun handia da gaurkoa, abuztuaren 3a, Berako bestetako egun handia. Berriki argitaratutako elkarrizketan, taldeak 50 urteak beteak eta pasatuak dituela aipatzen zen eta Juanjo Irazoki Errandoneak utzitako argazki honek erakusten du ederki beteak dituela. 1953an ateratakoa da, duela 73 urte, eta Gure Txokoako ikurraren aitzinean ageri dira 33 dantzari, txistulariarekin batera. Gure Txokoa elkartea 1931n sortua da eta dantza taldea ere aspaldikoa dela ageri da. Ea zenbat ezagutzen dituzuen!!
Egilea
Ttipi-Ttapa
Hedabidea
Erran Bortziriak
Lekua
Bera
Mota
Albistea
Data
2026/08/03
Esteka
Erran Bortziriak