Kongresua Saloun (Herrialde Katalanak) eginen dute eta Berako Makildantzak dantzatuko dituzte bertan. Berako taldeaz gaiz Euskal Herritik bertze hiru talde ere joanen dira Kataluniara: Eskuernagatik, Legazpitik eta Ribaforadatik. Kataluniako eta Euskal Herriko taldeekin batera, Espainiako, Portugalgo eta Andorrako hainbat taldek ere parte hartuko dute.
Gure Txokoa dantza taldeko hamalau dantzari eta bortz txistulari joanen dira asteburuan. Dantzaz gain, hitzaldiak eta aurkezpenak izanen dira kongresuan.