Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gure Txeruko helduen dantza taldea gaur Lapurdiko Getarin

Dokumentuaren akzioak

Gure Txeruko helduen dantza taldea gaur Lapurdiko Getarin

Emanaldia eskainiko dute hangko getariarrekin batera, 21:00etatik aurrera

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Getaria
Mota
Albistea
Data
2011/07/15
Lotura
Diario Vasco
Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira gure herritik autobusean, 38 dantzari (DBHko 1. mailatik aurrerako gazte eta helduak), 4 txistulari eta 2 trikitilari, Txeruko arduradunarekin batera. Emanaldia, gaueko 21:00etan hasiko dute Getarin. Aurrena hango umeak izango dira dantzan, ordu erdi inguruko emanalditxoa eskainiz, eta jarraian, hemengo zein hango hango helduen taldeek Euskal Jai bezperan Getarian eskaintako saioa errepikatuko dute, ordu eta erdi inguruko iraupenarekin.
Haurrak, berriz, ur-parkean
Txerukin euskal dantzetan ibili diren haurrak, berriz, Frantzian Seignosse le Penon-eko ur parkean dira gaur, guztira 70 lagunek (51 ume eta 19 heldu) eman dutelarik izena Gure Txeruk dantzari txikientzat (eginiko lanaren sari gisa) antolautako irteera honetan. Goizeko 9:00etan zuten hauek autobusa, Atlantic Parkean egun pasaz gozatu eta arratsean itzultzeko.
Gure Txeruko helduen dantza taldea gaur Lapurdiko Getarin

Dantzariak. Helduen taldea, Euskal Jai bezperan Getarian. :: ARANTZA

Dokumentuaren akzioak