Dokumentuaren akzioak
Gure Txeruko 30 dantzarik parte hartuko dute bihar Lesakako Dantzari Egunean
Getariarrekin batera, Lesakan izango dira beste herri
batzutako ordezkariak ere. Zangotza, Lasarte eta Lesakako hainbat
dantzarik parte hartuko dute jaialdian. Lehenbizi kalez kale harituko
dira talde guztiak dantzan. Honen ostean, Lesakako dantzariak errekaren
ertzean bertako dantza bat egingo dute, eta gero saioari amaiera
emateko dantzari talde guztiak herriko plazan elkartuko dira eta
bakoitzak bere dantza saioa eskainiko du.
Behin dantza saioa amaituta, kanpotik joandako
dantzariek bertako dantzarien etxeetan bazkalduko dute, horren ostean,
arratsaldez haurrentzat emanaldi batekin amaituko delarik festa.
Getariar
dantzariak goizeko 9:00ak inguruan abiatuko dira herritik, itzulera
19:00ak aldera izanik. Aurten gurasoentzat ez da autobusik antolatu,
hauek euren kabuz joan beharko duelarik.
Dokumentuaren akzioak