Dokumentuaren akzioak
Gure Txeruk antolatuta, hiru talde hasi dira Euskal Dantza Ikastaroa egiten
Azkeneko bi taldeak euskal dantzetako pausoetan oinarrituta koreografia berriak ikasten ari dira, horrela azaldu digu irakasleak: «Txikienekin euskal dantza tradizionalak lantzen ditugu; oso garrantzitsua da oinarria hartzea gero dantza modernoagoak egin ahal izateko. Erdiko taldearekin dantza modernoa sartzen hasiko gara eta helduekin koreografia berriak ikasiko ditugu. Dantza modernoan betiko pausoak dira oinarri musika desberdinarekin eta koreografia berriekin». Koreografiak irakasleak berak egiten ditu eta Kepa Junkeraren musika erabiltzen dute.
Oraindik norbaitek izena eman nahiko balu, garaiz dago: «Txikien taldean jende gehiago animatzea nahiko genuke; zazpiko taldea osatu dugu eta dantza gehienak zortzi lagunek egitekoak dira; mutilak ere animatu nahiko nituzke; oraingoz bakarra daukagu, helduen taldean."
Dokumentuaren akzioak