Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gure mina besteena ere badela oroitu

Dokumentuaren akzioak

Gure mina besteena ere badela oroitu

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2022/03/25
Lotura
Nontzeberri

Arriaga Antzokian, eta Loraldia jaialdiarekin bat eginda, Migratzaileak lana ikusteko abagunea izango da gaur, Aukeran Dantza Konpainiaren eskutik, 19:30ean hasita.

“Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko”.

Aukeran Dantza Konpainiak Ane Anza, Bingen Esturo, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano eta Claudia Talavera dantzariak jarriko ditu oholtza gainean proposamen zehatz batekin: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. “Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.”

Pieza Edu Muruamendiarazek zuzendu du eta dramaturgia eta eszena zuzendaritza Oier Guillanena izan da. Musikaren arduraduna Xabi Aburruzaga izan da.

Dokumentuaren akzioak