Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gure Kaik Debako dantzen inguruko Lagunen Elkartea sortzeko asmoa azalduko du gaur

Dokumentuaren akzioak

Gure Kaik Debako dantzen inguruko Lagunen Elkartea sortzeko asmoa azalduko du gaur

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2006/06/19

 Gure Kai taldekoen hitzetan: «Dantzak herri-ondare dira, kultur ondare. Uste dugu dantza hoiek babestea eta bizirautea herritar guztion lana dela. Horretarako, Lagunen Elkartea sortzea bururatu zaigu eta bertan, batez ere, dantzari izan diren neska-mutilekin kontatu nahiko genuke».

Era berean, dantzak bizirauteko modurik onena «horiek dantzatzea» dela azpimarratu nahi izan dute. Horregatik, San Roke nahiz Debarren Eguna bezalako herriko festa nagusietan eurekin batera dantza egitera eta ondo pasatzera gonbidatu nahi dute jendea. "Adibidez, Marinel Egunean ume, gazte eta helduez osatutako Jorrai dantza kuadrilak kaleetan zehar elkarrekin dantzan aritzea bezalako ekintzak egin nahi genituzke».

Dokumentuaren akzioak