Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gure historia dantza bihurtuta

Dokumentuaren akzioak

Gure historia dantza bihurtuta

Aukeran dantza taldeak Gernikako bonbardaketa ardatz duen dantza ikuskizuna emango du gaur

Egilea
Adrian Garcia
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2010/03/28

Gernikan 1937ko apirilean gertatutakoa azaltzen du Donostiako taldearen azken lanak. Gernikako bonbardaketa dantza saioaren ardatza izanik, gertaera historikoa lehenengo pertsonan kontatzen dute. Horretarako, dantza tradizionala eta garaikidea nahasten dituen dantza saioa prestatu dute. Ikus-entzuleak erakartzeko, argi eta kolore asko konbinatuz giro askotako espazioak sortzen dituzte.

Ildo beretsutik joan da dantza talde horren ibilbidea. Euskal dantza tradizionala dantza garaikidearekin uztartzeagatik da ezaguna. 1997. urtean sortu zen taldea, eta dagoeneko hamaika ikuskizun eman dituzte, bai Euskal Herrian bai nazioartean. Besteak beste, Manilako Cultur Center of the Philippinesen dantza egin dute, eta harrera oso ona izan du.

Publikoak zein kritikak txalotu egin ditu dantza taldearen aurreko lanak. Horien artean Sutargi , Izena duen guztia omen da eta Bideak dira arrakasta gehien lortu dutenak.

'GERNIKA, MIHISE GAINEAN'

Non. Zallako Zinema Antzokian.

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Konpainia. Aukeran Dantza Konpainia.

Dokumentuaren akzioak