Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Gure bururari amatasunaz galdezka hasten garenean, alaba bilakatzen gara»

Dokumentuaren akzioak

«Gure bururari amatasunaz galdezka hasten garenean, alaba bilakatzen gara»

Amaiur Luluagak eta Oihana Iguaranek 'AMAraun' ikuskizuna sortu dute. Gorputzak, ahotsak, dantza eta bertsoak nahastu dituzte amatasuna kontzeptuaz hausnartzeko.
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2022/04/12
Lotura
Naiz
Oihana Iguarane eta Amaiur Luluaga 'AMAraun' ikuskizunean
Oihana Iguarane eta Amaiur Luluaga 'AMAraun' ikuskizunean (AMAraun)

Bizi garen patriarkatuan, emakumearen amatasunak baditu bidegurutze ugari. Nahia eta gogotik hasita, lortutako norberaren askatasunaren zaintzara arte, espedizio bukaezin batean murgiltzen gara: Bota al liteke faltan sekula izan ez duzun zerbait? Ze pisu du hutsune batek?

Amatasunaren desmitifikazio honetan, amatasun mota guztiekiko enpatia eta aitortza ariketa bat egin nahi izan dute Oihana Iguaranek eta Amaiur Luluagak 'AMAraun' ikuskizunean. Gizartean amek duten paperaren inguruko hausnarketa da, erantzunik gabeko bidaia, norberak ustez dituenak eta falta zaizkionak. Bidean, gorputzak, ahotsak, dantza eta bertsoak gurutzatuko zaizkigu, beldurrak eta desioak egiten duten moduan, baina oraingoan amarauna sortuz, erortzen bagara atseden hartzeko toki bat izan dezagun.

Lanku Kultur Zerbitzuetatik jaso zuten gonbitapen batekin hasi zen proiektua. Euren esperientzietatik hasi, eta gaia argi ikusi zuten: amatasuna. «Biontzako terapia egin eta lokatzetan sartzeko gaia zela iruditu zitzaigun» esan digu Luluagak. Lokatz horri «zuku puska bat» atera diotela kontatu digu Iguaranek.

Ez da dantza ikuskizun bat, ez eta bertso emanaldi bat ere; bidaia bat da. «Ekintza kolektibo eta sozial bezala bizi dugu» esan digute. «Egi eta hausnarketa asko agertzen dira emanaldian», baina argi dute ez direla egia absolutuaren jabe, eta hor dago proiektuaren magia. «Elkarrizketa abiatzeko puntu bat» dela esan digu bertsolariak, «harimuturrak agertzen dira, jendeak tira egin diezaieten».

Gure bururari amatasunaz galdezka astem garenean, alaba bilakatzen gara

Dokumentuaren akzioak