Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Guinness liburuan izango da Lezo

Dokumentuaren akzioak

Guinness liburuan izango da Lezo

Mutxikoak dantzatzen inoizko jende gehiena elkartu, eta Guinness errekorren liburuan sartu dira lezoarrak. 920 dantzari elkartu dira, guztira.

500 pertsona behar ziren, eta 920 izan ziren azkenean, Lezoko Betizutik Dantzazaleok elkartearen deiari erantzunez, Mutxikoak dantzatzen aritu zirenak. Hasiera batean 1.000 lagun izatea ere jarri zuten helburutzat, baina ez zen hala izan. Hala ere, pozik hitz egin du elkarteko kide Julen Kondek: "Zoragarria izan da. Zaila da bertan izan ginenok bizi izan genuena hitzetan adieraztea". Jendearen parte hartzea eta bertan izan zirenen arteko "giro ona" nabarmendu ditu. Antolatzaileek ekitaldiaren inguruan jasotako informazio guztia (parte hartzaileen datuak, argazkiak, bideoak...) Guinness World Records erakundeari bidaliko dizkiote, eta haiek jakinaraziko dute ea ekitaldiak errekorra betetzeko baldintza guztiak behar bezala bete dituen.
Egilea
Julen Aperribai
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2016/10/31
Lotura
Berria

Egun osoko festa izan zen atzokoa, eta gainerako ekitaldietan ere jende ugari elkartu zela dio Kondek. 350 lagunetik gora izan ziren herri bazkarian. Kantu poteoa ere arrakastatsua izan zen: "500 orri genituen prestatuak, eta ez zitzaizkien guztiei iritsi". Egan taldearen azken kontzertuarekin amaitu zen eguna. Hala kontatu du Kondek: "Kontzertu ederra izan zen. Ez dakit azkena zelako edo zergatik, baina oholtza gainean jo eta jo aritu ziren denbora luzez. Gustura utzi gintuzten bertaratutakoak".

Atzoko ekitaldi nagusiko irudi bat.

Dokumentuaren akzioak