Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Guillo eta González, Legazpiko Aurresku Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Guillo eta González, Legazpiko Aurresku Txapelketan

Egilea
A.Z.
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2011/12/27
Lotura
Diario Vasco
Lehenengo zita Legazpin izan zen. Bertan parte hartu zuten bai A saileko (7-11 urte) eta baita B saileko (11-15 urte) mutilek. Aurten A sailean Elgoibarrek ez du ordezkaririk, baina B sailean, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bi gazte ditu: Julen Guilló eta Eneko González, biak 11 urtekoak. Lehenengo urtea dute B sailean, eta Legazpin oso ondo aritu ziren. Julen Guilló-k 11. postua lortu zuen eta Eneko Gonzalez-ek 5. postua, hasiera oso ona burutu zutelarik. 14 mutil lehiatu ziren Elgoibarko dantzariekin batera. Dantzariak, Ibarra, Oiartzun, Donostia, Asteasu, Errenteria, Billabona, Legazpi, Larraul, Ziordia, Lezo, Deba, Hernani eta Elgoibarkoak izan ziren.

Guillo eta González, Legazpiko Aurresku Txapelketan

Ordezkariak. Bi elgoibartarrak, jasotako trofeoekin. :: J.LIZARRALDE

Dokumentuaren akzioak