Dokumentuaren akzioak
Guillermina Bravo dantzaria zendu da
Guillermina Bravo dantzari, koreografo eta zuzendari mexikarra hil zen atzo, 92 urterekin. Bravo (Veracruz, 1920) bere herrialdeko dantzari inportanteenetakoa izan zen, eta oholtza gainean ez ezik, irakaskuntzan ere aritu zen.
Mexikoko Dantza Akademia sortu zuen 1947an, eta Mexikoko Ballet Nazionala urtebete geroago. Mexikoko kultura sari garrantzitsuenak jaso zituen.
Dokumentuaren akzioak