Aurten ere ez dituzte herriko jaiak nahi moduan ospatu Guardian, baina poliki-poliki ohiko erritmora bueltatzen ari dira, eta hainbat ekitaldi izan dituzte egunotan. San Joan eta San Pedro jaiak ospatu beharrean, kultura babesteko astea antolatu dute ekainaren 23tik 29ra. Pilareko ama birjinari egindako lore eskaintzarekin hasi dituzte ekitaldiak San Joan bezperan, eta azken urtean jaiotako haurrei jaietako zapia jarri diete tradizioari eutsiz. Gainera, Guardiako dantza taldeak eta buruhandiek girotu dute herria, eta Chill Mafiaren kontzertua, Oihan Vegaren antzerkia edota haurrentzako aparraren festa ere izan dira, ohiko jaien tankeran.
Dokumentuaren akzioak
Guardian, erritmoa berreskuratzen
San Joan eta San Pedro jaiak ez dituzte ospatu Guardian, baina hainbat ekitaldi egin dituzte San Joan egunaren bueltan.
Dokumentuaren akzioak