Bi urte daramatza Guadalupe Gartziak Aquitaniako hiriburuan euskal dantza ikastaroak ematen. Berria ez litzateke bitxia izango jakingo ez bagenu Guadalupe argentinarra dela. Izan ere 23 urteko gaztea –23 urte ditu– Buenos Aires hirian jaioa, eta Nekazaritza Zientziak ikastera mugitu zen Frantziara. Berak argitzen duenez, “Buenos Airesen ikasi nuen euskal dantzak eta euskal kultura maitatzen eta Bordelera iristean Euskal Etxera hurbildu nintzen nire maitasun hori partekatu ahal izateko”.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Bordele, Frantzia
Mota
Albistea
Data
2019/02/18
Lotura
Euskalkultura
Guadalupek mutxikoak, fandangoak, esku dantzak, arin arin eta makil dantzak irakasten ditu, konparazio, gutxi batzuk aipatzearren. Zortzi bat ikasle dira bere eskoletako partaide.
Dantzari argentinarrak Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Eskolan egin zituen ikasketak eta urtetan dantzari izan zen Aitor Alavak zuzendari duen Buenos Aireseko Ekin Kultur Taldean.
Guadalupe Gartzia, 2018ko “Dansons sur les quais” Jaialdian; goiko argazki txikian, Guadalupe Euskal Aste Argentinarrean