Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Gu Agustina' ikuskizuna Hernanira eramango du Ereintzak

Dokumentuaren akzioak

'Gu Agustina' ikuskizuna Hernanira eramango du Ereintzak

Joan Mayak egindako kregorafia du Ereintza Dantza Taldeak Agustina Otaola raketistaren gainean egindako ikuskizunak.
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2019/01/17
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Ereintza dantza taldeak  Agustina Otaola Errenteriako raketista handiaren gainean egindako ikuskizun berria Hernanira eramango du bihar. Txotx denboraldiaren hasiera ekitaldian, pilota, emakumea, bertsoa eta dantza uztartuko dituzte, beraz. 20:00etan hasiko da ikuskizuna Ezkiaga pasealekuan, eta eguraldi txarrarekin Atsegindegiko aterpera lekualdatuko dute.

Errenterian egindako emanaldiaren irudi bat. Argazkia: Esther Boticario

Maddalen Arzallus bertsolariak egindako bertsoei Oihana Iguaranek jarriko dio ahotsa eta berekin batera Ereintza Dantza taldeko musikari eta dantzariek 30 minutuko ikuskizunean Otaolaren ibilerak eszenaratuko dituzte. Atlantikaldian estreinatu zen ikuskizuna, pase den irailean, eta Hernaniko bigarren saioa izango da, beraz.

Garaiko emakume raketisten jantzi eta erraketak soinean, soinu tradizionalak lagun, euskal dantza tradizionala oinarri izango da Jon Mayaren koreografietan.

Dokumentuaren akzioak