Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Groseko inude eta artzainek auzoa alaitu dute

Dokumentuaren akzioak

Groseko inude eta artzainek auzoa alaitu dute

Egilea
Beñat Parra
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/02/03
Lotura
Irutxuloko Hitza

inudeak

Groseko inude eta artzainak Katalunia plazan, dantzan.Asier Gonzalez de San Pedro

Groseko inude eta artzainak izan dira aurten kalera ateratzen lehenak, Artaiñu konpartsakoak igande goizean aritu baitziren auzoa alaitzen. Parte Zaharrekoak igande honetan aterako dira kalera, eta Antiguakoak eta Ikasbidekoak (Loiolako Erribera eta Amara Berri) hurrengo asteburuan.

Eguraldia lagun, auzoan barrena kalejira koloretsua egin zuten Grosekoek, eta Katalunia plazan egin zuten ohiko parodia, auzotar ugariren aurrean, dantza ederrekin. Era berean, Aitona oroimenezko saria Donostia Arraun Lagunak-eko emakumezkoen taldeari eman zioten, bere ibilbide bikainagatik.

Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako argazki bilduma ikus dezakezue:

 

Dokumentuaren akzioak