Dokumentuaren akzioak
Gregorio Vives, bizitza osoan herrigintzan ihardun duen mendaroarra hil da
Errege bezpera honek, albiste triste bat utzi digu, Gregorio Vives mendaroarra hil delako. Gregorio Vives, Mendaroko herriarentzat hainbat lan eginiko gizona izan da eta lerro hauen bidez merezi duen errekonozimendua ematea nahi zaio.
Hainbat dira, joan direnak eta beraiekin gure historiako pusketa handi bat joan zen eta Gregoriokin beste hainbeste gertatu da. Gregorio, Gurutzperen sortzailetariko bat izan zen, Auzolana eta herriaren identitatearen alde makina bat lan eginikoa, euskal kulturaren zaindaria, zinegotzia, odol emaile amorratua, gizon zuzena, gaztetatik herrigintzan jardun eta osatu zuten belaunaldi bateko kide.
Aspaldiko mendaroarrok, Gregorio Vives Mendaroren alde eta euskal dantzekin oso loturik gogoratze dugu. Danbolina jotzeaz gain, euskal dantza taldeko sortzaile bat izan zen eta buru belarri Gregorio Santa Cruzekin lanean ibili zen, alde batetik berakin hainbat dantza ikasi zituelako, plazan dantzatu , ikasitakoa besteei erakutsi eta azkenik, doinuak eta dantzak idatzi zituen ere. Egindako lan guzti hori, 'Gregorio Santz Cruz dantza maisua' Oier Araolaza Arrietak idatzitako liburuan jasota dago eta behintzat, Gregoriok eginiko lanaren zati bat gordeta dago, herri memoriaren lekuko osatuz.
Hileta elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Garagartzako eleizan. Goian bego eta eskerrik asko Mendaroko herriagatik eginiko guztiagatik.
Dokumentuaren akzioak