Dokumentuaren akzioak
Gran Ballet Argentinok zabalduko dau Nazioarteko II. Folklore Jaialdia
Gaur berriz Kassoumaye Ballet eta Beti Jai Alai Dantza Taldea be izango dira
Berrizburu kiroldegia izango dau agertoki aurton be Nazioarteko Folklore Jaialdiak; eta emonaldi guztiak 22:00etan eskainiko dira. Igaz izan zan lehenengo edizinoa, eta helburu nagusia bategaz sortu zan ekimena: folklorearen zabalkundea.
Nagusiendako sarrerak 500 pezetan dagoz salgai, eta umeendakoak 200 pezetan. Hiru saioetarako bonoa be eskuratu leiteke: hurrenez hurren,1.200 eta 400 pezeta balio dabe.
Gran Ballet Argentinok 29 urte daroaz bere herriko musikea eta dantzak zabaltzen. Musikari, dantzari, antzezle eta kantariek osatutako talde zabal horrek Argentinan zein nazioartean emonaldiak eskaintzen dauz 1984tik. Dakar (Senegal) urian sortutako Kassoumaye Balletak, barriz, bihar eskainiko dau bere saioa: Senegalgo tanbor soinuakaz batera, hango dantzearen indarra eta teknikea nahastetan dauzan ikuskizuna.
Basurtuko (Bilbo) Beti Jai Alai dantza taldearen saioagaz amaituko da jaialdia, barikuan. Euskal Herri osoko 60 dantzarik osatutako taldeak, bertoko testigantza jasota, musika, dantza, kantu, arropa eta musika tresna ugari erabilten dasuz saioan. Europa osoan jardun dabe ikuskizun horregaz, eta hainbat sari jaso dabez nazioartean.
Dokumentuaren akzioak