Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gozamena Ezoziko plazan

Dokumentuaren akzioak

Gozamena Ezoziko plazan

Egilea
Urrats dantza taldea
Komunikabidea
Plaentxia
Mota
Albistea
Data
2021/06/15
Lotura
Plaentxia

Joan zen zapatuan, eguraldia lagun, gozatu ederra hartu genuen Ezoziko plazan batu ginen hirurogeiren bat lagunok. Zuzeneko musika, eguraldi ederra, sagardo freskoa... Plazentziatarrak eta beste hainbat jauzi-dantza dantzatu genituen bi ordu inguruko saioan. 

Uztailean beste saio irekiren bat antolatuko badugu ere, hitzordu nagusia uztailaren 26koa, Santa Ana egunekoa, izango da; izan ere, Santa Ana egunean, eguerdiko ordubatean, hilabeteotan dantza-jauzietan trebatzen jardun dugun herritarrok herriko plazan batuko gara elkarrekin dantzan egiteko.

Dokumentuaren akzioak