Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gorputzaren mugimenduaren eta teknologiaren arteko erlazioaz, ZINETIKA jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Gorputzaren mugimenduaren eta teknologiaren arteko erlazioaz, ZINETIKA jaialdian

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Iruñea, Donostia, Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/11/16
Lotura
Nontzeberri

Abenduaren 4ra arte, gorputzaren mugimenduaren eta teknologiaren arteko erlazioari buruzko 13 film, masterclass bat, lantegi bat eta performance batez gozatu ahalko da ZINETIKA jaialdiari esker. VII. edizioa datorren ostiralean, azaroak 18, jarriko da martxan Iruñean, baina Donostian eta Bilbon ere gauzatuko da.

Iruñeko Kondestablearen Jauregian (azaroaren 20ra arte), proiekzioak, masterclassa, performancea eta lantegiak izango dira. Geroago, azaroaren 26tik 28ra arte, Donostia izango dira, Euskadiko Arkitektura Institutuan eta Trueba Zinemetan, eta azkenik, Bilbon Guggenheim Museoan, TopARTE programaren baitan abenduaren 3an eta 4an, antolatu dira jarduerak.

Makina bat kontu antolatu dira ZINETIKA jaialdian. Adibidez, Marina Lameiro zinemagile nafarrak La cámara como extensión del cuerpo hitzaldia egingo du. Marina Lameirok, bere filmen zatietan eta beste zinemagile batzuen lanetan oinarrituta, kameraren ideia “gorputzaren beraren luzapen sentikor gisa” hausnartuko du.
Bestalde, Donostiako egoitzan Decoding Dance izeneko lantegia antolatu da, Muriel Romero, Pablo Palacio eta Daniel Bisig adituen eskutik.

Eta makina bat film ikusteko aukera egongo da: Work It Class! (Pol Diggler, Espainia); Walks With Me (Kati Kallio, Finlandia); Fibonacci (Tomáš Hubáček, Txekiar Errepublika); Breakadventure (Igor Krasik, Alemania), Au mur de la mer (Shawn Fitzgerald Ahern, Frantzia) eta abar. Luna negra  filma, Miguel Goñi eta Mikel Belascoain zuzendarien lana ere pantailaratuko da. Luna Negra Granadako flamenkoaren unibertso poetiko eta magikoan barneratzen da, Alba Heredia dantzaria protagonista duela.

Jaialdiaren nondik norako guztiak: ZINETIKA

Dokumentuaren akzioak