Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gorputzaren misterioak, sentsualtasuna eta dantzaldi 'kitch' bat, Maitaldian

Dokumentuaren akzioak

Gorputzaren misterioak, sentsualtasuna eta dantzaldi 'kitch' bat, Maitaldian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2004/09/09

Taula gainean bi dantzari izanen direla, gorputzaren misterioa eta sentsualtasuna ditu bere ardatzak. Karta joko batez egin irrati konferentzia bat, ur baso bat eta lau kaderekin hasiko da lehen «segeretua». Estilo berean segituz, oro har ikuspegi berezi bat emanen dute jastatzera. Orain dela bi urte jadanik jina koreografoa Miarritzera. Gaurko hitzordu nagusia hori izanen da, baina beste pare bat gauza ere prestatuak dituzte egun osorako. Biwa konpainiak eguerdian Natacha egoitzako baratzean bere lana dohainik erakustera emanen du, adibidez. Aurten, gainera, zinezko indar bat egin dute «ikuslea aktore bilakatzeko» Jakes Abeberri Biarritz Culture elkarteko lehendakariak zioen bezala. Alabaina, Maitaldiak ez badu gai nagusirik, dantzaldiaz zerbait berezia pentsatua du aurtengo. Gaur arratsean berean «Kitch» estiloko dantzaldira joaten ahalko da Saint-Charles trinketera 22:30ean. Myriam Naisy berak du animatuko. Charles Trenet, Louis Mariano eta 70eko hamarkadako beste izen ezagunen musikak izanen dira oinarrian.



Ikusgarriez gaiz, ikastaldiak



Ikastaldiek ere osatzen dute aurten Maitaldia. Konkretuki, kasik egun guztiz Miarritzera heldu diren ikusgarri horietako koreografoek eman ikastaldietan parte har daiteke. Heldu den larunbatean, adibidez, Philippe Cohen Genevako baleteko zuzendariak dantza klasikoa bizitzeko manera berezi bat eskaintzen du. Bestalde, Biarritz baletak urte osoan haurrekin eramaten duen lana ikustera emanen dute heldu den igandean. Baby Biarritz Polka 100 ikasleek emanen dute 12:00etan Miarritzeko Kasinoan.

Dokumentuaren akzioak