Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gorputzaren interpretazioak

Dokumentuaren akzioak

Gorputzaren interpretazioak

Sentimendu kontraesankorrak piztu nahi ditu Cristina Mourak DFerian emango duen ikuskizunean

Egilea
M. N
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/07/09

Lan indartsua da My mother naked (Nire ama biluzik) dantza ikuskizuna. Gorputzen eta, zehazkiago, emakume gorputzaren inguruan egindako ikerketa proiektu baten ondorioz sortu da.

Emakumearen gorputza behatuz eta emakume gorputzen irudiak behatuz ikerketa egin du: gorputz zaharkituak, elbarriak, hilak; gorputz pornografikoak, mediatikoak, irudikatutakoak... Ikerketatik ateratako ondorioak agerian utzi nahi ditu Mourak lan horrekin.

Horretarako, oholtza gainean antzezle bakar bat egongo da, Moura bera, publikoaren aurrean beldurrik gabe ariko dena. Bere gorputza behaketa objektu gisara jarriko du.

Mouraren helburua da ikuslearengan gorputzek eragiten dituzten sorpresa, izua, atsegina, miresmena, sufrimendua eta halako sentimenduak piztea.

Baina dantza ikuskizun hori ez da Cristina Moura DFerian ikusteko aukera bakarra izango. Datorren ostegunean, brasildarraren beste ikuskizun bat programatuta dago, Like an idiot. Ikuskizun horretan, Mourak giza pertsonalitatearen aniztasuna islatu nahi izan du, eta, berriro ere, hura bakarrik igoko da taula gainera.

DANTZA

My mother naked.

Non. Egiako Kultur Etxea (Donostia).

Noiz. Gaur, 18:30ean.

Dokumentuaren akzioak