Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gorka Granadok eta Maren Galvezek irabazi dute Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Gorka Granadok eta Maren Galvezek irabazi dute Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Sopela ordezkatu zuen bikoteak irabazi du 45. Euskal Herriko Dantza Txapelketa zapatuan. Segurako Baratze pilotalekuko oholtza gainean beste 15 bikoteren aurka aritu ziren.
Egilea
Ander Zarraga
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Sopela
Mota
Albistea
Data
2021/10/19
Lotura
Hiruka

Gorka Granadok eta Maren Galvezek irabazi dute Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Gorka Granado sopeloztarrak eta Maren Galvez lezoarrak osatutako bikoteak Euskal Herriko Dantza Txapelekta irabazi zuen, Sopelako udalerria ordezkatzen. Zapatuan, urriaren 16an, Seguran (Gipuzkoa) egin zen 45. edizioan eskuratu zuten garaipena, beste 15 bikoteri gailenduz. Bizkaiko dantzari bakarra izan zen Granado, eta aitortu zuenez, "espero gabeko" garaipena izan zen.

Galvezek eta Granadok puntuaziorik altuena eskuratu zuten, Saio Galarraga eta Julen Murguiondo Bergarako bikotearen eta Kateri Artola (Oiartzun) eta Iker Belintxon (Lezo) bikoteen aurretik. Txapelketan, dantzariek fandango bat eta arin-arin bat dantzatu behar izan zituzten.

Dokumentuaren akzioak