Dokumentuaren akzioak
Gordailuak jasoko ditu Iraultzaren jantziak
Jantziak egokia ez zen eremuan gordeta zituzten orain arte, hezetasuna, espazio falta, eta intsektuengatik. Joan den azaroan jakinarazi zuen Errenteriako PSE-EEk, Iraultzaren jantzien bilduma Gordailuan jasotzeko eskaera egin ziola aldundiaren Kultura departamentuko diputatu Denis Itsasori. Gaur, hitzarmena aurkeztu dute. Aurrerantzean beraz, baldintza egokietan eta zainduta izango da Iraultzaren jantzien bilduma handia. Errenteriako PSE-EEko bozeramaile Jose Angel Rodriguez, pozik azaldu da erabakiarekin, “abiatu genuen bideak, azkenean eman du fruitua, gaur foru aldundiko arduradun nagusien eta Iraultzaren ordezkarien arteko hitzarmena sinatu dutelako”.
Dokumentuaren akzioak