Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gora ezkonberriak!!

Dokumentuaren akzioak

Gora ezkonberriak!!

Egilea
Txindurri TDT
Komunikabidea
Drpgetan
Tokia
Ermua
Mota
Albistea
Data
2025/04/30
Lotura
Drpgetan

Ezkontzetan dantza egitea ez da hain arraroa baina, betiko Agurra dantzatu beharrean, originalagoak izan ziren Miren Begoren ezkontzan. 

1984aren uztailaren 7an, San Fermin eguna ospatu beharrean, Txindurriko dantzari taldea Zeanurira joan zen Miren Bego Idigoras eta Jon Goikoetxearen ezkontza ospatzera. 

Argazkian ageri den bezala, Iribasko Ingurutxoa eta Imotzeko esku dantzarekin omendu zituzten ezkonberriak. 

Neskei ez zaie aurpegia ikusten baina dantzan ari diren mutilak: Patxi Goitandia, Santi Tome, Jato (Marko Alonso), Asier Bouzo, Argia Pobes, Iñaki De la Torre, Gaizka Areitioaurtena eta Pedro Mari Egurrola.

Ezkonberrien aurrean dagoen mutil koxkorra Alex Idigoras Otadui. 

Aspaldi ez zaigula taldekideren baten ezkontzarik suertatzen. Agian alternatibaren bat bilatu beharko diogu ezkontzetako parranda hori ordezkatzeko.

 

Dokumentuaren akzioak