Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Dokumentuaren akzioak

Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, indio eta bakeroen gaiarekin

Goizuetako inauteriak ere gainean ditugu. Astelehena eta asteartea izaten dira egun handiak, baina ilarunbat goizean karparen montajea eta hamaiketakoa eta igandean gaztetxoen zahagi dantza eta mozorroen afaria ere izanen dira. Astelehenean, mozorroak baserrietan dauden bitartean, eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen da herrian., aurten indioak eta bakeroak gaiarekin. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute martxoaren 4an.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Goizueta
Mota
Albistea
Data
2017/02/24
Lotura
Erran

Otsailak 25, larunbata

09:00etan karparen montajea. Ondoren, hamaiketakoa.

Otsailak 26, igandea

17:00etan Gaztetxoen zahagi dantza. 18:30ean Dantzaldia Irati eta Mariarekin.  21:30ean Mozorroen afaria.

Otsailak 27, astelehena

08:00etan Mozorroen irteera baserrietara. 10:00etan Plazaren apaintzea, gaia: Goizuta West. Ondoren konpartsa. 13:30ean Ume eta gaztetxoen bazkaria. 14:30ean Helduen bazkaria. 14:00etatik 16:30era tailerrak Goxalin eta pelikula Gazte Txokoan. 19:00etan plazan dantzaldia Irati eta Maialenekin. 19:30ean Mozorroen etorrera herrira  dultzaineroekin. 22:00etan Mozorroen afaria.

Otsailak 28, asteartea

09:00etan Mozorroen gosaria. 10:00etan Mozorroen eskea herrian. 14:00etan Mozorroen bazkaria. 17:00etan Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita. 19:00etan erromeria Eztengiro taldearekin. 20:00etan karrozen desfilea. 22:00etan mozorroen afaria. 23:30ean erromeria Eztengiro taldearekin. 02:00etan disfraz lehiaketa Gaztetxean.

Martxoak 4, larunbata

09:00etan karparen desmontajea. 12:00etan poteoa Igandea txarangarekin. 14:00etan Mozorroen bazkaria. 17:30ean aldera poteoa igandea txarangarekin. 23:30ean Gaztetxean kontzertuak: Etsaiakeroak + SpaceJam.

Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Mozorroak astelehenean baserrietan eta asteartean herrian ibiliko dira.

Dokumentuaren akzioak