Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Goizaldik sorreratik egiten du sanjoanetako emanaldia, baina aurten, lehen aldiz, beste hainbat talderekin dantzatuko gara"

Dokumentuaren akzioak

"Goizaldik sorreratik egiten du sanjoanetako emanaldia, baina aurten, lehen aldiz, beste hainbat talderekin dantzatuko gara"

Egilea
Maite Reizabal
Komunikabidea
Hirutxuloko HItza
Mota
Elkarrizketa
Data
2020/06/19
Lotura
Hirutxuloko HItza

Amaia Zurutuza, Goizaldi Dantza Taldea

Goizaldi Dantza taldearentzat, zer esan nahi du San Joan bezperak?

Urteko emanaldi garrantzitsuenetako bat da, Danborradan eta Aste Nagusian Konstituzio plazan egiten ditugun beste bi emanaldiekin batera.

Konstituzio plazako sanjoanak bereziak izango dira aurten. Nola bizi duzue hori Goizaldikoek?

Berria izango da, desberdina. Goizaldik sorreratik egiten du sanjoanetako emanaldia, baina aurten lehen aldiz beste hainbat talderekin dantzatuko gara eta abesbatza bat ere izango da. Entsegu gutxi izan ditugu, ea zer moduz ateratzen den dena.

Noiz hasi zineten entseguekin?

Astelehenean. Lehenago ezin izan dugu, askotariko arrazoiak direla medio.

Urduri zaudete, nahi adina entsegu izan ez dituzuela kontuan hartuta?

Apur bat, bai. Etxealdian zerbait egin dugu, baina azken batean taldean entsegurik ez egiteak eragina du. Hala ere, itzuli garenetik gogor prestatzen ari gara. Ea nola doan

Dokumentuaren akzioak