Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Goizaldi eta Iztueta Zaldibian dantzan

Dokumentuaren akzioak

Goizaldi eta Iztueta Zaldibian dantzan

Donostiako Goizaldi dantza taldeak Zaldibian bukatu ditu 75. urteurreneko ekitaldiak, Iztuetari gorazarre egin eta herriko dantza taldearekin batera dantza eginez.
Egilea
Iñaki Gurrutxaga
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Zaldibia
Mota
Erreportajea
Data
2023/11/26
Lotura
Goierriko Hitza
Donostiako Goizaldi dantza taldeko eta Zaldibiako Iztueta dantza taldeko dantzariak, gaur, plazan. Haien artean daude Mikel Arrese eta Xalbador Etxeberria. // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga

Donostiako Goizaldi dantza taldeak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurrenari begira prestatuak zituen dantza saio guztietan azkena Zaldibian egin du gaur, Juan Ignacio Iztuetaren jaioterrian. Zaldibiako Iztueta dantza taldeko kideek ere parte hartu dute gaurko emanaldian.

Plazan elkartu ondoren, kalejiran joan dira denak Iztuetaren jaiotetxera, Kapaindegira, eta han dantza egin eta familia argazkia atera eta gero, plazara itzuli dira dantza saioa egitera. Iztuetak jasotako Gipuzkoako dantzak dantzatu dituzten, batzuk haiek bakarrik eta beste batzuk Zaldibiako taldekoekin batera. Kalejira batekin amaitu dute.

Bukaerako argazkirako Mikel Arrese eta Xalbador Etxeberria batu zaizkie. Lehenak 94 urte ditu, eta 1945ean Iztuetako plazako plaka jartzean –Aztiriaga etxean dago– dantzatu zuen lehen aldiz ekitaldi ofizial batean 16 urterekin. Harekin batera, beste hiru lagun, 15na urtekoak, hirurak dagoeneko hilak: Anttonio Imaz, Jose Angel Mendizabal eta Joakin Salaberria. Orain 25 urte dantzatu zuen azkenekoz herritarren aurrean Arresek. Etxeberria, berriz, urte askoan txistulari aritutako da herriko taldean.

Argazkiak: Iñaki Gurrutxaga

 

 

 

Dokumentuaren akzioak