Goiz goizetan, oilasko biltzaileen ibilaldi on

Eguraldi onarekin abiatu dituzte Añorgako Karmengo jaiak, aldapan gora eta behera, baserriz baserri dantzan.
Egilea
Inaxio Esnaola
Hedabidea
Irutxuloko Hitza
Lekua
Añorga
Mota
Albistea
Data
Lotura
Irutxuloko Hitza
Oilasko_biltzaileakAñorgako oilasko biltzaileak dantzan, Bertan Goxo baserriaren atarian.Joseba Parron San Sebastian

Añorgako Karmengo jaien egitarauaren abiapuntua da oilasko biltzaileen ibilaldia. Aurten ere, Jolas Etxetik abiatu dira hogei bat lagun sanferminetako entzierroa ikusi ondoren, 08:30 inguruan.

Aldapan gora eta behera ibili dira, baserriz baserri. Soinu txikia eta panderoa izan dituzte alboan, dantzan aritzeko baserrien atarietan. Txabarrategi, Manttalin, Bertan Goxo, Bidarte, Txalak eta Añorga bisitatu dituzte. Baita ere, Errekalde elkartea eta Lukainkategi jatetxea, ibilaldiaren bukaera izan dena.

Añorgatar ugarik bat egin du oilasko biltzaileen txangoarekin, eta gustura aritu dira dantzan. Bitxikeria moduan, Irlandako Cork hiriko bost bat lagunek parte hartu dute ibilaldian eta dantzetan.

Joseba Parron San Sebastian argazkilariak osatu du irudi bilduma: