Dokumentuaren akzioak
Goierriko erromeri bira Lazkaora iritsiko da gaur
Goierriko Erromeri Bira pasa den irailean martxan jarritako ekimena da, Goierriko zenbait herritan 'erromeriak berpizteko helburuarekin' sortua. Lehen saioa Oianguko parkean irailean ospatu zenetik, hilero izan da erromeria Goierriko herri desberdinetan -Zaldibian, Araman, Gabirian, Beasainen, Idiazabalen, Urretxun, Legorretan, Ordizian eta Arriaranen- gaurkoan Lazkaoren txanda izango da.
Oin Arin dantza taldeko kideek zuzenduko dute saioa, hauek berotuko dute giroa, baina lazkaotar guztiei eta inguruko herrietako dantza talde eta dantzazaleei ere dei egin nahi die antolatzaileek parte hartzera. Maizpideko udako ikastaroen kultur egitarauaren parte ere bada gainera ekimena, musika eta dantza euskaltegiko ikastaroak osotzeko, eta Drindots musika talde lazkaotarraren laguntza ezin hobea izango dute gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Lazkaoko plazan.
Dokumentuaren akzioak