Dokumentuaren akzioak
Goierriko dantzariek lehen topaketa egingo dute
Bihar izango da Lazkaon eta Goierriko zazpi herritako 200 dantzari inguru elkartuko dira
Hitzordua biharko dute jarrita eta nola ez, dantza izango da nagusi egun guztian zehar Goierriko dantzari helduak elkartuko dituen topaketari esker. Legorreta Irrintzi Alai, Segurako Azpilla, Lazkaoko Oin Arin, Idiazabalgo Axari, Urretxuko Lurra, Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako dan-tza taldeetako 200 dantzaritik gora bilduko dira festa giroan lehen topaketa honetaz gozatzeko asmoarekin.
Egitarauari dagokionez, 10.30ean dantzari guztiak Lazkaoko plazan elkartuko dira eta 11.00etan desfilea egingo dute herrian zehar, “geldialdi ezberdinetan dantza ezberdinak” erakutsiz. 13.00etan alardean Plazan emango diote amaiera goizeko jardunari. Bazkalondoren berriz ere jaia herrira zabalduko dute eta Irrizblai Aisialdi taldearekin jolasak egingo dituzte haurrentzat. Egunari amaiera borobila emateko, Ttipika taldearekin erromeria izango da 17.30ean.
Dokumentuaren akzioak